Nor Gara?

Gure bezeroen beharrei soluzio integralak ematea helburu duen Ingeniaritza Mekanikoa gara.
Produktuen eta prozesuen diseinuan eta kalkuluan kualifikazio eta eguneratze maila handia duen Ingeniaritza Saila daukagu, gure bezeroei aholkularitza emateko mota guztietako osagai mekanikoen diseinuan eta fabrikazioan, makinen eta soluzio integralen muntaketan eta automatizazioan dugun esperientziari esker.

“Zure ideiak errealitate bilakatzen ditugu”

1. PAUSOA: BRIEFING-A

Gure bezeroekin komunikazio aktibo ereduaren aldeko apustua egiten dugu. Euren beharrak entzuten ditugu, beraien arazoak identifikatu eta osagaien diseinua eta fabrikazioa optimizatuko dituzten hobekuntzak bilatzen ditugu. Ideiaren kontzeptualizazioa.

2. PAUSOA: INGENIARITZA

Gure Ingeniaritza Saila ideia berritzaile horiek kontzeptualizazio fasean diseinatzeaz eta kalkulatzeaz eta gure bezeroen exijentziak beteko dituen prototipora heltzeaz arduratzen da. Ideia gauzatzea.

*Diseinu eta geometria konplexu horien balioztapen azkarrerako, diseinuen funtzionaltasuna testatzeko aukera ematen diguten material plastikoen 3D inprimagailuak ditugu.

3. PAUSOA: EKOIZPENA

Prezisiozko makinen eta mekanizatuen fabrikazioan, muntaketan eta automatizazioan dugun esperientziari esker, prototipo horien produkzioa eskaintzen diegu gure bezeroei. Oso tolerantzia dimentsional eta geometriko estuak eskatzen dituzten prezisio handiko pieza mekanizatuen eta azalerako akaberen garapenean espezializatuta gaude, azken belaunaldiko teknologiarekin.

Gure Instalazioak

Erabat berriztatuta eta egokituta dauden instalazioak ditugu 300 m2 baino gehiagorekin bulegoetarako eta 1.500 m2 fabrikaziorako eta muntaketarako.

300 M2 BULEGOETARAKO

Ongi hornitutako bulego berriztatuak, makinen / mekanizatuen / prototipoen diseinurako eta kalkulurako azken belaunaldiko ekipoekin

1.500 M2 MUNTAKETARAKO

Erabat egokituta dagoen azalera handia daukagu, dimentsio handiko makinak edukitzeko eta muntatzeko.